Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Eguraldia lagun, kirol honetan aritzea delarik, mendietako maldan aireko kirolzaleak ikusten dira haizearen besoetan gora, Nafarroako zerua kolore anitzez margotzen duten artean. Izan ere, hodeien artean eta abentura bidaide, Nafarroako txoko bereziez gozatzeko aukera ona izaten ahal da hau...
Parapentez eta delta hegalez hegal egitea eskarmentu handiko pilotuentzako egokia den arren, hastapen ikastaroak egiten ahal dira. Bestalde, gorputza zirrara izugarriz astindu nahi baduzu, tandemean hegaldi bakarra egiteko aukera duzu, espezialista batez lagundurik.
Nafarroako iparraldean jauzi egiteko gune batzuk dauden arren, erabilienak Erdialdekoak dira. Besteak beste, ondokoak nabarmenduko ditugu:
Belagua ibarra : Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, Pirinioen bihotzean sarturik.
Informazio erabilgarria
Kirol honetan aritzeko federatuta egoteaz gainera, dagokion kirol baimena edo pilotu titulua derrigorrezkoak dira. Ikastaroak eta tandemak egiteko, eskoletan eta klubetan behar diren material eta baldintzen gaineko informazioa emanen digute.
EstekakNafarroako Aire Kirolen Federazioa
www.fnda.es
fnda@fnda.es
Paulino Caballero k., 13., 3.a
Kirolaren Etxea 31002 Iruña
Tel.: 948 22 13 23 / faxa: 848 42 78 35
Kirol honetan zuhaitzetan barnako ibilbideak egiten dira, oreka eta trebezia eskatzen dituztenak. Horretarako, ordubete inguruan egiten diren zirkuitu egokituak egoten dira, altura eta zailtasun maila desberdinekoak.
Hala ere, jarduera honetan profesionala izan nahi ez baduzu, hegalean ibiltzeko eta biziki gozatzeko erabiltzen ahal duzu garraio erakargarri hau... Esperientzia zoragarria, Nafarroako Pirinioetako paisaia izugarrienak zerutik begiztatzekoa. Putreen hegaldi dotorea ondo-ondoan izanik, Bardeetako basamortua, gazteluak, monasterioak, eta Erdi Aroko herriak ikusi ahalko dituzu.
Aukera anitz daude. 15 minutuko "bataioak" edo iraupen luzeagoko ibilaldiak hautatzen ahal dituzu. Abiapuntuaren inguruko hegaldia egiteaz gainera, neurrira antolatutako hegaldiak eskaintzen dira bezeroak aukeratzen duen aldean.
Zur eta lur gelditzeko esperientzia paregabea.
Informazio erabilgarria
Empresak