Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

NATURA HUNKIGARRIA
NATURA HUNKIGARRIA

Nafarroa paisaia alpetarrak, atlantikoak eta mediterraneoak biltzen dituen eskualde bakarra da Europa guztian.

Pirinioetako gailur elurtuetatik Errege Bardea idorreraino, ezagutu bere aberastasun naturala zaintzen jakin izan duen eskualde bat. Nafarroako klima-aniztasuna harrigarria da gurea bezain txikia den komunitate batentzat, eta oparotasun handia oparitu digu horrek: ibar beti berdeak, baso ederrak eta koloretsuak, urak zizelkatutako arroila ikusgarriak, aintzirak eta urtegiak, kondairazko leizeak eta babestutako eremu ugari, besteak beste, hiru natura-parke. Natura maite baduzu, izugarri gozatuko duzu hemen.

KONTRASTEZ BETERIKO PAISAIA

Nafarroan, berdea eta ibarra gauza bera dira, magia eta basoa ere bai, baita basamortua eta Errege Bardea ere. Ezagutu altxor natural horiek landa-turismoko establezimendu atseginetan ostatu hartuz.

Naturan murgiltzeko ideiak

Donejakue bidea Nafarroan barna
Actividades y Experiencias

Donejakue bidea Nafarroan barna

Hilabetea behar omen da bidea egiteko, baina, bestela, hura zatitu eta Nafarroako 6 etapetatik abia zaitezke.

Bide berdeen xarma
Actividades y Experiencias

Bide berdeen xarma

Historiaz eta xarma naturalez beteriko bideak dira, ia zirkulaziorik gabeak, alternatiba osasuntsu, erraz eta segurua ziklismoa edo mendi-ibilaldiak egiteko.

Jarduera enoturistikoak
Actividades y Experiencias

Jarduera enoturistikoak

Bisitak, dastaketa-jokoak, mahats-biltzea familian edo gurdiz mahastietan egindako paseoak... Bizi ezazu esperientzia zoragarria ardoaren inguruan.

Nafarroako bainu-eremuak
Actividades y Experiencias

Nafarroako bainu-eremuak

Uretan freskatzeko gogoa pizten den honetan, aukera guztiak aurkituko dituzu Nafarroan: gure ibaien eta urtegien ur geza.

Turismo aktiboko eta abenturako proposamenak

Bisita gatzaga batera
Actividades y Experiencias

Bisita gatzaga batera

Bizi ezazu gatza artisau-eran lortzeko prozesu bitxia. Zur eta lur geratuko zara.

Jarduerak mikologikoak
Actividades y Experiencias

Jarduerak mikologikoak

El mundo de la micología te sorprenderá. Desde el momento de ir a buscar setas, conocer las especias o simplemente degustándolas en un restaurante en temporada.

Safaria nafar kastara
Actividades y Experiencias

Safaria nafar kastara

Ikusi bertatik bertara nola bizi diren ganadutegi horretako behi suharrak haien ingurune puru eta basatienean. Hunkigarria!

Jarduerak Iratiko basoan
Actividades y Experiencias

Jarduerak Iratiko basoan

Natura-dosi bat, urteko edozein sasoitarako aproposa.