Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Iparraldea mendialdea da, eta han natura hutsa , iturburuak, kondairazko leizeak, baso eta ibar berdeak aurkituko ditugu; klima desberdinak ere badaude, ekialdeko Pirinioetako gailurretako klima gogorretik hasi eta mendebaldeko paisaietako klima suabe eta hezeagoraino, jada itsasotik gertu.
Leku paregabea da bertako azienda hazi eta hark bere fruituak eman diezazkigun: behi- eta ardi-haragia; baita esnekiak ere, hala nola Erronkari eta Idiazabal Jatorri Deiturako gaztak, mamia edo gaztanbera; txerrikia eta hestebeteak; ahatea eta eratorriak; ehiza eta ibaiko arrantza, adibidez, amuarrain eta izokin gozo-gozoak; hainbat ziza eta onddo; baratze “bertikaleko” produktuak, hala nola lekak, tomateak edo ilarrak; eta artisau-gozogintzako produktu asko eta asko, hala nola tututxoak edo txantxigorri-opilak.
IruñeanNafarroako usai gozo guztiak prestatzen dira sukaldean, besteak beste, Ebroko baratze oparoko barazki bikainak, mendialdeko gisatu sendoak, eta Iruñerriko ohiko produktuak, esaterako axuri errea, errellenoa eta txistorra –bertako hestebete freskoa–.
Hango jatetxeetan, mota eta prezio guztietako –Michelin izarrekoak barne– aukerak daude, eta aise aurkituko dituzu bertako plater tipikoak. Ezin hiritik alde egin alde zaharreko karriketan barna paseatu eta hango pintxoak probatu gabe, hau da, goi mailako sukaldaritzaren miniatura gozo horiek.
Lerro banatzailetik hegoaldera, Nafarroako Erdialdeko era Erriberako despentsak ditugu zain
Nafarroako Erdialdean –lehorreko ordokia eta baratze ureztatua– Mediterraneoaren usainak sumatzen dira: bi Jatorri Deituratako ardoak (Nafarroa, Errioxa), gari-ogia eta olioa. Baina baita ere, lurralde horretan altxor preziatuenetako bat gordetzen da: boilur beltza. Halaber, piper, zainzuri eta potxen soro ureztatuak daude, eta gazta transhumantea eta txerrikume erre gozo-gozoa dastatzeko aukera ere izanen duzu.
Ebroko Erribera, baratzea eta ganbela, basamortua eta oasia, altxor askoren kutxa da. Bertan urre zuriak, gorriak, berdeak eta horiak daude, hots, zainzuriak, piperrak eta ardoak, alkatxofak eta kukuluak, eta olioa. Denek nazioarteko ospea dute, eta edozein unetan har daitezke urtean zehar, bertako kontserba-industria sendoari esker.
Uztartze bikaina lortze aldera, Nafarroako ardoak ditugu menua biribiltzeko; izan ere, Nafarroak Jatorrizko Deitura propioa du, Nafarroako Jatorrizko Deitura, eta Errioxarekin eta Euskadirekin partekatzen du Errioxako Jatorrizko Deitura zenbait ardotan.
Ardo zuriak, nahiz eta ekoizpen urria izan, gozo-gozoak dira, freskoak eta fruta-zapore eta usain handia dute. Munduko onenen artean daude ardo gorriak; garnatxa mahatsetik datoz eta saignée teknika erabiltzen da –zukua ateratzea–, naturalena eta zaharrena baita. Fruta-gustukoak dira, freskoak eta garbiak, karbono-burbuila arin batzuekin, eta gazte edan behar dira. Eta ardo beltzek, gehienbat tempranillo, garnatxa, cabernet sauvignon eta merlot mahats-motak erabiliz eginda, gerezi-koloreak hartzen dituzte, teila-ñabardurak ere antzematen direla; fruta-zaporeko ardo sendoak dira, gozo-gozoak.
Eta jakina, ezin falta Nafarroako berezko likorra, patxaransendoa; oraindik ere familia askok prestatzen dute, mendian hartutako basaranak anisetan mazeratuz.