Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
JARDUERA | KANPATZEA (Kanpinak) |
GELDITZEA-APARKATZEA-KANPATZEA (Gelditzeko eta aparkatzeko aparkaleku eta/edo eremuak) |
---|---|---|
Gaua igarotzea baimenduta | Bai |
|
Autokarabanaren perimetroa handitzen duten elementuak zabaltzea baimenduta (aulkiak, mahaiak, toldoak atera, sabaiak igo, leihoak ireki...) |
Bai | Ez. Sabaia igo edo sabai-leihoa ireki bakarrik egin daiteke, baldin eta ibilgailuaren perimetroa gainditzen ez badute. |
Baimenduta dago altxagarriak erabiltzea |
Bai | Ez (malda handiko aparkalekuetan izan ezik) |
Substantziak eta hondakinak (gasak, ur garbia, ur grisak edo beltzak) isurtzea baimenduta | Bai | Ez, ihes-hodiaren bidezko motorraren isuriak izan ezik. |
KANPINAK
Nafarroak 25 kanpin ditu lurralde osoan banatuta. Herri politen edo intereseko baliabide turistikoen inguruan kokatuta, zerbitzu ugari eta naturan egiteko jarduera-eskaintza zabala eskaintzen dituzte zure egonaldiaz ahalik eta gehien, erosotasunez eta mugarik gabe goza dezazun. Kontuan izan behar duzu gaur egun ez dagoela eremu esklusiborik autokarabanak kanpatzeko.
GELDITZEKO ETA APARKATZEKO EREMUAK
¿APARKATZEKO ZER EREMU DAUDE NAFARROAN?
![]() |
|
|
![]() |
Pamplona Berriozar |
|
![]() |
Arróniz Ayegui Olite Viana |
|
![]() |
Arguedas Falces |
APARKATZEKO BESTE AUKERA BATZUK
Zure autokarabana aparkatzea besterik nahi ez baduzu, gomendagarria da adierazitako eremuetako batean aparkatzea. Halaber, beste edozein automobil bezala aparka daiteke bide publikoan, baldin eta aparkatzeko berariazko debekurik ez badago.