Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroak egitura erradiala du, Iruña erdigunea dela, hiriburutik sortzen baitira errepide nagusiak.
Badira bi bide nagusi eta ia paralelo, Nafarroa iparraldetik hegoaldera gurutzatzen dutenak; A-I Iparraldeko Autobiarekin batzen dute Nafarroa, hau da, Espainia eta Europa konektatzen dituzten ardatz nagusietako batekin. Honako hauek dira bi bide horiek:
• N-121-A eta N-121: Behobia - Iruña eta Iruña - Tutera.
• AP-15: Nafarroako autopista (Tutera - Iruña - Irurtzun)
Bestalde, zenbait autobia daude (doako errepideak), konexioak inguruko herri nagusiekin egituratzen dituztenak, joan-etorriak errazagoak eginez geografia malkartsuagoa den leku horietan: A-10, A-12, A-15, A-21 eta A-68.
Iruñetik hurbileko hirietarako distantziak:
Intereseko informazioa:
. Kalkulatu bidea zure herritik Vía Michelin, Guía Repsol edo Google Maps aplikazioekin.
. Errepideei buruzko egoeraren gaineko informazioa.
. Bidean atseden hartu eta pixka batean erlaxatzeko, kontsultatu atsedenlekuak
. Kontsultatu eta deskargatu Nafarroako errepideen mapa.
. Eta ez ahaztu Paisaien bideari jarraituz gero, Nafarroako panoramika ederrenez gozatzeko aukera izanen duzula.