Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Iribasko Iturburua (Larraun)

Senderismoa

Multimedia

Iribasko Iturburua (Larraun)
Iribasko Iturburua (Larraun) - Mapa
icono pie de fotoMapa
Iribasko Iturburua (Larraun)
Iribasko Iturburua (Larraun)
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.


Ibilbide zirkular honetan Iribasko iturburuak bisitatzen dira: Aitzarreta, Ertzilla ibaiaren sorburua, eta Basakaitz, Larraun ibaia sortzen den lekua.

Aparkalekua herrigunean dago eta handik elizarantz joanen gara eta, herria atzean utzirik, hegoalderantz joko dugu ur-biltegiaren ondotik doan pista laua hartzeko. 800 metrora, lehen bidegurutzean, eskuinean goiti doan pista hartu behar da eta, hurrengo bidegurutzean, ezkerreko bidea, Arotzenea bordara jaisten dena. Handik, hego-ekialdera hartuta, bada pista bat Aitzarretako iturbegiraino doana: hango behealdean sortzen dira ibaia eta ur-jauzia.

Itzulera: 200 bat metro atzera egin eta eskuinaldera joko dugu, Aiztondoko zelaietan barna, Ertzilla ibaiaren ondotik. Ibaibideak bira egiten du aitzinago, ezkerretara. Ibaiaren hondoan adarrak pilatzen direla ohartuko gara: Ertzillaren sarbegia da, ibaiak kilometro eskas bat egiten baitu eta hantxe desagertzen baita.

Ibilgu idorra zeharkatuko dugu, sarbegiak gainezka egitean Ertzillako urak sortua.  Aldapa labur baten ondoren, pista bat hartuko dugu Lezegaldeko leizeraino: Ertzillako urak han murgiltzen dira uhaldi handiko egunetan gainezka egiten dutenean.

Hortik, ibilgu idorrari segituko diogu Uhantxoko ibarretik Basakaitzeraino, han dago-eta Larraun ibaiaren iturburua, ibai berriaren uren sorlekua. Gero, Iribaseraino joanen gara malda handiko bide batean goiti.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: aparcamiento de Iribas

Bukaera: aparcamiento de Iribas

Bide mota: Lurrezkoa

Forma: Biribila

GPS koordenadak: 42.989085, -1.903803

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Informazio-panela
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

  • Temporada del año recomendable: todo el año. Se aconseja el uso de calzado cómodo y prismáticos.
  • Duración aproximada: 1h 30 minutos.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria IRIBAS
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Bidexka tematikoa Ibai edo iturburuen ingurukoa, Naturalistikoa
  • Luzera 5
  • Zailtasuna Behe
  • Desnibela 100 m
  • Egokia hauentzat: Zaldiz