Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Jarduera horrek modu berezian hurbiltzen gaitu ingurune naturalera. Autotik, bulegoko leihotik edo parke batean adi-adi egoten bazara, gure inguruan bizi diren hegazti asko ikusi eta entzun ahal izanen dituzu. Beraz, zergatik ez aprobetxatu mendira egindako txango bat mundu bitxi hori ezagutzeko txorietan adituak direnen laguntzarekin?
Jarduera horrek 3-4 orduko iraupena izaten du, eta familiarekin, lagunekin edo bakarrik egin daiteke, adina edozein dela ere. Basoetako flora, fauna eta etnografia, eta ibai-arroilak eta hautatutako hezeguneak ezagutzeaz gain, ohartu gabe ikasi ahal izanen duzu ikusten errazenak diren hegazti-espezie batzuk bereizten eta haien kantuak ezagutzen, ornitologoen "tresnak" erabiliz, hala nola prismatikoak eta teleskopioa.
Ezagutu hegaztiei behatzen espezialistak diren enpresen proposamenak:
- Itarinatura:
• Iratiko oihana "Birding-a hasiberrientzat"
• Iratiko oihana "Basoaren oihartzuna; okilak"
- Mirua:
• Urbasa eta Ubabako begiratokia "Urederrako begiratokia"
• San Migel Aralarkoa "Aralarko Trikuharriak. Ibilaldia"
• Irunberriko eta Arbaiungo arroilak "Saien Erresuma"
• Larra-Belagua "Goi Erronkariko soinuak"
• Burgiko arroila "Almadiazainen Erresuma"
• Las Cañas aintzira "Ezagutu hango hegaztiak eta haien habitata"
• Pitillasko aintzira "Ezagutu hango hegaztiak"