Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Ibai-parkea Arga, Elortz eta Sadar ibaien ertzeetatik iragaten da, 28 kilometrotan zehar. Oinez edo bizikletaz egin dezakezu bidea. Iruñeari dagokion tartean, denetarik topatuko duzu: paseatzen lasai dabilen jendea, txirrindulariak, korrikalariak, piraguistak, arrantzaleak, ahateei jaten ematen ari diren umeak, parkeetan jolasean dabiltzanak...
Hori guztia edertasun handiko ingurune natural eta artistikoan, bertan direla ehun urtetik gorako zuhaitzak, Erdi Aroko zubiak eta zubi modernoak, bai eta harresira ematen duten ikuspegi pintoreskoak ere.
Eman buelta bat; ez zara damutuko.
Bertako piknikguneak ezin leku aproposagoak dira hiriaren ondoan lasai bazkaldu edo askaltzeko.
Ezinbestekoa, haur txikiekin etorriz gero.