
Oso ibilaldi erraza da, zuhaitz eta belardien artean sigi-saga egiten duena eta
Donejakue Bideko tarte batetik itzultzen dena. Izenaren jatorria euskal mitologiako Basajauna da.
Mendi-ibili hau Kolegiataren atzealdeko aparkalekutik abiatzen da, eta, lehen zatian, baso-pista batek pagoz eta haritz bitxiz (El Lancero izenekoa, adibidez) osatutako baso batean zehar eramango gaitu. Belardien ondotik jarraituko dugu Nafarroako Gobernuaren finka esperimentaleraino, eta baliteke abereak bazkatzen ikustea.
Bertan, zolatutako pista bat hasten da, eta errepideraino eramango gaitu. Errepidea zeharkatu, eta
Donejakue bidea hartuko dugu kontrako noranzkoan, Orreagarantz. Bidean, pagoak, haritzak, konifero batzuk eta gorostiak ikusiko ditugu. Diotenez, inguru hauetan akelarreak egiten ziren. Horregatik, Nafarroako
Sorginkeriaren Ibilbidean sartuta dago ibilbidea.
Hasiera: aparcamiento de Orreaga/Roncesvalles
Bukaera: aparcamiento de Orreaga/Roncesvalles
Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa
Forma: Biribila
GPS koordenadak: X636980, Y4763172, Z944